Hiltzeko ez den eta irten aurretik osasun-proba edo albaitariaren kontrol espezifikorik behar ez duen ganaduaren mugimenduen jakinarazpena arautzea.
Jakinarazpena gehienez 7 egun naturaleko epean egingo da, ekitaldia gertatzen denetik hasita.
Pertsona fisikoak
Enpresak, profesionalak eta beste erakunde batzuk
Jabeak bizirik jarraitzeko diren animaliak eramateko gida-eskaeraren prozedura abiarazi ahal izango du, animaliak Abeltzaintzako Ustiategien Erregistroan erregistratutako ustiategi batean baditu, eta ustiategiak ez badu murrizketarik ezein osasun-arazo edo arrazoirengatik.
Irten aurreko osasun-proba edo albaitariaren kontrol espezifikorik behar ez duen ganaduaren mugimenduen gidak baino ezin dira egin.
Bizirik jarraitzeko diren animaliak eramateko gidak bitarteko elektronikoak erabiliz eskatzeko aukera, hasiera batean, 45 egun baino gutxiago dituzten behien mugimendurako izango da.
INGURUNE NATURALA ETA NEKAZARITZA SUSTATZEKO SAILA
ABELTZAINTZA ZERBITZUA
Izenperen Bak, Izenperen BakQ, Ziurtagiri profesionala hodeian, Ziurtagiri elektronikoa
Dagokion Zentsua: Abeltzain erregistroa