KOTIZAZIO GABEKO ELBARRITASUN-PENTSIOAK.: aldian aldiko prestazio ekonomikoa, gradu jakin bateko ezgaitasuna edo gaixotasun kronikoa, %65eko edo gehiagokoa jasateaz gainera nahikoa errenta edo sarrera ez izatearen zioz aintzatesten dena
ERRETIROKO KOTIZAZIO GABEKO PENTSIOA: 65 urtetik gorakoentzako prestazioa izan arren, Ezgaituen Zerbitzuak kudeatzen du. Onuradunek errenta ekonomikoa ez ezik laguntza mediko-farmazeutikoa eta gizarte zerbitzuak ere jasotzenoz aintzatesten dena.
Herritarrak
1. Doako Elbarritasun-Pentsioei buruzkoak:
- 18 urtez gorakoa eta 65 urtez beheragokoa izatea.
- Legezko egoitza Espainiako lurraldean edukitzea, baita 5 urtez ere, horietatik 2 eskabide-dataren aurre-aurrekoak izan behar direlarik.
- Minusbaliotasun edo elbarritasun batek edo gaixotasun kroniko batek jota egotea %65ko mailan edo hortik goragokoan.
2. Doako Erretiro-Pentsioei buruzkoak:
- 65 urte beteta edukitzea.
- Legezko egoitza Espainiako lurraldean edukitzea, baita 10 urtez ere 16 urte bete zirenetik pentsioa eskatzen den datara bitarteko epean, horietatik 2 elkarren jarraian edo eskabide-dataren aurre-aurrekoak izan behar direlarik.
3. Prestazio biei dagozkienak:Nahikoa errenta edo baliabiderik ez edukitzea.
Pertsona onuradunen betebeharrak:
- Onuradunaren bizikidetza, egoera zibil, egoitza, baliabide ekonomiko propioak edo/eta familiarrak direla eta gertatutako edozein egoera-aldaketa, baita pentsiorako eskubideari eusteko edo pentsioaren zenbatekoan eragina izan dezakeen bestelako edozein egoera-aldaketa jakinaraztea, hura gertatu eta hurrengo 30 eguneko epearen barruan.
- Urtero onuradunaren eta bizikidetzako familia-unitateko kideen errenta edo sarrerei buruzko aitorpena aurkeztea.
Bateraezintasunak: Doako pentsioak bateraezinak dira Gizarte Ongizaterako Funtsaren pentsioekin, Gutxieneko Sarrenen Bermeko sorospenekin eta Elbarrituen Gizarteratzeari buruzko Legean jasotako hirugarren pertsonaren laguntzagatiko sorospideekin edota norberaren kargurako seme-alabaren ziozko prestazioaren kausatzaile izaerarekin.
GIZARTE EKINTZA SAILA
ETXEAN LAGUNTZEKO ATALA
Izenperen BakQ, Ziurtagiri elektronikoa
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehaztua eta kanal anitzeko arreta
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa
Kanal anitzeko arreta