Izaera ekonomikoa duen aldizkako laguntza periodikoa da, oinarrizko premiei lotutako gastuei batetik, eta gizarte edota lan inklusioko prozesu baten ondoriozko gastuei bestetik, aurre egiteko diru-sarrera nahikorik ez duten bizikidetza-unitateko pertsonei zuzendutakoa.
Herritarrak
BIZIKIDETZA-UNITATEKO KIDE-KOPURUA; AEIS 2023 ZENBATEKOA; GEHIENEZKO ONDAREA
BU 1 pertsona; 424,32 €; 2545,92 €
BU 2 pertsona; 544,86,17 €; 3269,16 €
BU 3 edo + pertsonak; 602,72 €; 3616,32 €
Honako baldintza hauek betetzen dituzten 18 urtetik gorako pertsonak:
a) Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzeko eskubiderik ez izatea, edozein modalitatetan, gutxieneko adina ez betetzeagatik.
b) Eskabidea aurkeztu baino 12 hilabete lehenagotik gutxienez bizikidetza-unitate bat osatzea, adin-nagusitasunera iristean haurrak eta nerabeak zaintzeko eta babesteko dispositiboetan zaintzeari uzten dioten pertsonen kasuan izan ezik.
c) Bizkaiko Lurralde Historikoko udalerri batean erroldatuta egotea eta bertan benetan bizitzea, gutxienez 30 hilabeteko antzinatasunarekin, eskaera egiten den dataren aurre-aurrekoak eta jarraituak.
Epe hori betetzetik salbuetsita egongo dira honako pertsona hauek: gehienez ere, eskaera aurkeztu baino 18 hilabete lehenago, haurrak eta nerabeak zaintzeko eta babesteko dispositiboetan zaintzeari uzten diotenak, adin-nagusitasunera iristean. Kasu horretan, Bizkaiko Lurralde Historikoko udalerri batean erroldatuta eta bertan bizi den denbora sei hilabetekoa izango da.
d) Behar adina baliabide ez izatea, laguntza arautzen duen dekretuaren 6. artikuluan jasotako xehetasunen arabera.
e) Arreta-plan indibidualizatu bat edo arreta pertsonalizatuko plan bat sinatuta izatea, 4.4 artikuluan adierazitakoaren arabera.
ENPLEGUA,GIZARTE INKLUSIOA ETA BERDINTASUNA SUSTATZEKO SAILA
EBALUAZIOA ETA ORIENTAZIO ATALA
Izenperen BakQ, Ziurtagiri elektronikoa
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehaztua:
LOPD AEIS EU.pdf