Bizkaiko Lurralde Historikoko udalerriei eta mankomunitateei norgehiagoka-araubideko dirulaguntzak ematea, udal-hondakinak prebenitzeko eta behar bezala kudeatzeko materialak erosteko eta bestelako ekintzak sustatzeko.
Udalak, toki-administrazioa
- Inbertsioa kudeaketarako baliabideetan
- Hondakinak biltzeko ibilgailuak
- Bilketa espezifikoak
- Hondakinak biltzeko eta kontabilizatzeko prozesua digitalizatzea
- Aholkularitza teknikoa eta prestakuntza
Honako hauek dira diru-laguntza jaso dezaketen gastuak: proiektu edo jardueraren izaerari eta garapen normalari erantzun dioten eta epearen barruan egindako beharrezko gastuak, betiere indarreko arautegiaren arabera behar bezala justifikatu badira.
Norgehiagoka araubidea.
1. 20.000 biztanle baino gutxiago duten udalerrirentzat diruz lagun daitekeen 80.000 €-ko gehieneko zenbateko metatua finkatu da, hainbat ekintza-motatarako laguntza eskatuz gero.
2. 20.000 biztanle baino gehiago duten udalerrientzat eta mankomunitateentzat 120.000 €-ko gehieneko zenbateko metatua ezartzen da, hainbat ekintza-motatarako laguntza eskatuz gero.
Hiri-hondakinak bildu eta garraiatzeko eskumena duten Bizkaiko Lurralde Historikoko udalak edo mankomunitateak , baldin eta egunean badituzte zerga-betebeharrak, zuzenbideko publikoari dagozkionak eta Gizarte Segurantzarekikoak. Baldintza horiek eskabidea egiten den unean egiaztatu beharko dira, eta dirulaguntza emateko unean zein ordaintzeko unean eutsi egin behar zaie.
INGURUNE NATURALA ETA NEKAZARITZA SUSTATZEKO SAILA
INGURUMENA KUDEATZEKO ZERBITZUA
INGURUNE NATURALA ETA NEKAZARITZAKO FORU DIPUTATUA
6 hilabete
6 hileko epea, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta biharamunaz gero zenbatzen hasita
Gaitzirizpena
Eskabideren batek ez badu ebazpen espresurik jasotzen egun horretarako, ezezkoa eman zaiola joko da, nahiz eta Administrazioak nahitaez bete behar duen ebazpen espresua emateko eginbidea.
Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa
Bizkaiko Foru Aldundiaren 143/2024 FORU DEKRETUA, abenduaren 19(e)koa , zeinaren bidez oinarri arautzaileak eta deialdia ezartzen baitira dirulaguntzak eman ditzan Bizkaiko Lurralde Historikoan hondakinen kudeaketan zirkularitatea sustatzeko. 2025eko deialdia.
BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
INGURUNE NATURALA ETA NEKAZARITZA SUSTATZEKO SAILA
INGURUMEN AZPIEGITUREN ATALA