Babesik gabeko egoeran bizi den haur baten adopzioa sustatzea, beste familia baten baitako behin betiko integrazioa eskainiz.
Hurrengo egoeretako batean sustatzen den babes-neurria da adopzioa: adingabea umezurtza denean, gurasoak desagertuta dituenean, gurasoei epai irmoaren bidez guraso-ahala kendu zaienean edo/eta adopzioa baimentzen dutenean.
Haurren egoeraren araberako eta aldez aurretik bizikidetza ezarri behar izatearen araberako familia-harrerako etapa sor dezake adopzio-prozedurak. Nolanahi ere, nahitaezkoa da aldez aurretik herri erakunde egokiak adopzio-familia egokia dela adierazi izana.
Herritarrak
GIZARTE EKINTZA SAILA
UMEEN ZERBITZUA
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehaztua eta kanal anitzeko arreta