- Hasiera
- Izapideen katalogoa
- GIZARTE EKINTZA SAILA - LAGUNTZAK KUDEATZEKO ETA HIRUGARREN SEKTOR.SUSTATZEKO ATALA
Desgaitasuna duten pertsonei laguntza eskaini eta pertsona horiek osatutako kolektiboa gizarteratzeko dirulaguntzak 2025 urtean.
Irabazi-asmorik gabeko erakundeak
Gizarte-intereseko erakundeak
Ezintasunen bat duten pertsonei laguntzeko ekintzak egiteko diru-laguntzak. Hauek dira diru-laguntza jaso dezaketen ekintzak: Elkartegintza, Aisia eta astialdiko, Sentsibilizazio eta zabalkunde, Esku hartzeko eta laguntza espezializatua emateko eta Kultur sustapeneko.
Bizkaiko Lurralde Historikoa jarduera-eremu duten IRABAZTEKO ASMORIK GABEKO ERAKUNDE PRIBATUAK izan daitezke diru-laguntza hauen onuradun, baldin eta diru-laguntza behar bezala eskatzen badute eta honako baldintza hauek betetzen badituzte:
a) Legearen arabera eratuak izatea eta euren jarduerari dagokion araudian ezarritako baldintzak betetzea.
b) Helburu gisa aurreikustea estatutuetan, deialdi hau zuzentzen den pertsona-taldea artatzea.
c) Bizkaiko Lurralde Historikoko gizarte zerbitzuen foru erregistroan izena emanda egotea, eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen, Bizkaiko Foru Aldundiaren martxoaren 26ko 66/2002 Foru Dekretuaren arabera (2002ko apirilaren 26ko BAOn, 79 zk., argitaratua).
d) Irabazteko asmorik ez izatea.
e) Helburuak beteko direla bermatzeko egitura eta ahalmen nahikoak edukitzea.
f) Hitza eman behar dute herri erakunde eskudunekin lankidetzan jardungo dutela, baliabideak erregularizatzen eta zerbitzu-eskaria asetzen, baina euren zerbitzuen berezitasunei eutsita betiere.
g) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea, Foru Administrazioak ematen dituen diru-laguntzen araubide juridiko orokorra arautzen duen maiatzaren 31ko 5/2005 Foru Arauan ezartzen denaren arabera. Betebeharrok egunean izan behar dira eskabidea aurkezten denean, dirulaguntza ematean denean, betebeharra aitortzen denean eta dirulaguntza ordaintzen denean.
Baldin eta eskabidea aurkezten denean, diru-laguntza ematen denean, ordaindu beharra aitortzen denean edo diru-laguntza ordaintzen denean diru-laguntza eskatu duen erakundeak ez baditu betetzen goian adierazitako eginbeharrak, 10 egun balioduneko epea emango zaio agiri bidez frogatu dezan eginbehar horiek betetzen dituela. Halaber, ohartaraziko zaio hori egin ezik ezetsi egingo zaiola eskabidea edo baliogabetu egingo dela dagoeneko eman bazaio.
h) Foru dekretu honetan eta maiatzaren 31eko 5/2005 Foru Arauan ezarritako beste edozein baldintza.
Programa bakoitzeko eskabide bat egitea, dagokion formulario espezifikoarekin
Desgaitasun dirulaguntzen zirriborroa ESKU-HARTZEA (EZIN DA AURKEZTU).pdf
GIZARTE EKINTZA SAILA
LAGUNTZAK KUDEATZEKO ETA HIRUGARREN SEKTOR.SUSTATZEKO ATALA
Izenperen BakQ, Ziurtagiri profesionala hodeian, Ziurtagiri elektronikoa
Web orrirako esteka:
Lotutako prozedurak
Desgaitasuna duten pertsonentzako dirulaguntzak 2025 - Sentsibilizazio eta zabalkunde programa
Desgaitasuna duten pertsonen kolektiboarentzako dirulaguntzak 2025 - Elkartegintza programa
Desgaitasuna duten pertsonentzako dirulaguntzak 2025 - Aisia eta Astialdia programa
Desgaitasuna duten pertsonentzako dirulaguntzak 2025 - Kulturaren sustapena programa
Desgaitasun dirulaguntzen zirriborroa esku-hartzea
Desgaitasun dirulaguntzen zirriborroa ESKU-HARTZEA (EZIN DA AURKEZTU).pdf
Identifikazio mailak
Identifikaziorako eta sinadurarako autentifikatze motak
- Izenperen BakQ
- Ziurtagiri profesionala hodeian
- Ziurtagiri elektronikoa
Dirulaguntza eskaera
2025/01/20 00:00 - 2025/02/20 13:30
Izapidetzea
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
Dokumentazioa egiaztagarria (Zuretzako kontsulta dezakegu)
BFAk dokumentu hauek bilduko ditu. Horren aurka bazaude, zeuk aurkeztu beharko dituzu
Egin ahal diren beste jarduketa batzuk

Egoitza Elektronikoa
GIZARTE EKINTZAKO FORU DIPUTATUA
6 hilabete
Gaitzirizpena
Epe horren barruan interesdunei beren beregiko ebazpena jakinarazi ezik, eskabideari gaitz iritzi zaiola ulertuko da
Berraztertze errekurtsoa (zerga-arloko egintzak izan ezik)
Berraztertze errekurtsoa (zerga-arloko egintzak izan ezik)
Bizkaiko Foru Aldundiaren 142/2024 FORU DEKRETUA, abenduaren 19(e)koa zeinaren bidez onesten baitira desgaitasuna duten pertsonei arreta emateko eta kolektibo hori gizarteratzeko 2025. urterako dirulaguntzen deialdia eta oinarri arautzaileak. |
5/2005 Foru araua, maiatzaren 31(e)koa Foru Administrazioak ematen dituen diru-laguntzen araubide juridiko orokorra arautzen duena. | ||
Bizkaiko Foru Aldundiaren 34/2010 FORU DEKRETUA, martxoaren 23(e)koa honen bidez,Diru-Laguntzen Erregelamendua onasten da,Foru Administrazioak ematen dituen diru-laguntzen araubide juridiko orokorra arautzen duen maiatzaren 31ko 5/2005 Foru Araua garatzen duena. |
39/2015 Legea, urriaren 1(e)koa urriaren 1ekoa, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearena. | ||
BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
LAGUNTZAK KUDEATZEKO ETA HIRUGARREN SEKTOR.SUSTATZEKO ATALA
ERAKUNDEENTZAKO DIRULAGUNTZAK -DESGAITASUNA DUTEN PERTSONAK