Bizkaiko Lurralde Historikoko udalei eta mankomunitateei diru-laguntzak lehia-norgehiagoka araubidean emateko oinarriak eta deialdia ezartzea, klima-aldaketaren eta energia trantsizioaren arloetako planetan berariaz jasota dauden klima-aldaketaren eta trantsizio energetikoaren arloetako inbertsio-proiektuak egiteko, batetik, aurrezteko eta energia-eraginkortasuna sustatzeko planak eta neurriak ezartzeko, eta, bestetik, energia berriztagarriak sustatu eta ezartzeko. 2023 urterako deialdia.
Udalak, toki-administrazioa
- Klima-aldaketari eta energia trantsizioari buruzko plangintza.
- Jarduketa energetikoko Planak (4/2019 legearen 14. art.)
- Kanpoko argiztapen publikoa.
- Kanpoko argiteria publikoko energiaren monitorizazio-sistemak.
- Girotze instalazioak edota etxeko ur beroaren produkzioak (EUB) eraikin publikoetan.
- Barne argiztapena eraikin publikoetan.
- Kogenerazioko / trigenerazioko instalazioak eraikin publikoetan.
- Energiaren monitorizazio-sistemak.
- Baliabide berriztagarriak aprobetxatzeko instalazioak.
- Ibilgailu elektrikoak eta plug-in ibilgailu hibridoak. Karga puntuak.
- Azterlan eta analisi energetikoak
Proiektuak edo jarduerak izango balira, Tokiko Agenda 21 ekimeneko Ekintza Planaren barruan egon behar dira (2030 Agenda), Udalaren Energia Planarekin, Energia Iraunkorrerako Ekintza Planarekin edo Klima eta Energia Iraunkorrerako Ekintza Planarekin.
- Proiektu edo jardueraren izaerari eta garapen normalari erantzun dioten eta epearen barruan egindako beharrezko gastuak, betiere indarreko arautegiaren arabera behar bezala justifikatu badira.
- Diruz lagundu ahalko da ondasun edo zerbitzuak eskuratzeagatik ordaintzen den BEZa (fakturekin). Ez da diruz lagunduko baldin eta erakunde eskatzaileak zenbateko hori berreskuratu ahal badu edo konpentsazioa jasoko badu.
Lehiaketa-prozeduraren bidez hautatuko dira eskabideak.
ESKURATU AHAL DEN DIRU-LAGUNTZA, GEHIENEZ
Proiektuak eta jarduketak: Udalak: 80.000 euro (BEZa barne) eta Mankomunitateak: 140.000 euro (BEZa barne)
Planak eta azterlan energetikoak: 14.999 euro + BEZa
Ibilgailuak eta kargatzeko posteak: 20.000 euro (BEZa barne)
Udalerriak: jarduketa edo proiektuen kasuan, diru-laguntza kalkulatzeko oinarriaren gehieneko zenbatekoa 80.000 eurokoa izango da, 20.000 eurokoa ibilgailua erosi eta elektrizitatea kargatzeko puntua instalatzen bada, eta 14.999 eurokoa + BEZ plan edo azterlan energetikoen kasuan.
Ibilgailua erosteko eta elektrizitatea kargatzeko puntua eta plan edo azterlan energetikoak instalatzeko, diru-laguntzaren zenbatekoa kostuaren % 100 izango da, eta proiektu edo jarduketen kasuan, zenbatekoa honela kalkulatuko da:
- 20.000 biztanle edo gehiago: proiektuaren doitutako kostuaren %50.
- 10.000tik 20.000ra bitartean: proiektuaren doitutako kostuaren %60.
- 5.000tik 10.000ra bitartean: proiektuaren doitutako kostuaren %70.
- 5.000 biztanle baino gutxiago: proiektuaren doitutako kostuaren %80.
Mankomunitateak: Diru-laguntzaren zenbatekoa kostuaren %80 izango da, jarduera edo proiektuen kasuan, diru-laguntza kalkulatzeko oinarria gehienez 140.000 eurokoa izango dela kontutan hartuz; diru-laguntzaren zenbatekoa kostuaren %100 izango da ibilgailu bat erosteko eta elektrizitatea kargatzeko puntua instalatzeko kasuan eta plan edo azterlan energetikoen kasuan, diru-laguntza kalkulatzeko oinarria gehienez 20.000 eta 14.999 eurokoa izango dela kontutan hartuz.
Energia berriztagarriak erabiltzeko jarduketek % 15eko diru-laguntza gehigarria izango dute.
- Diruz laguntzea nahi den proiektuak edo jarduketak Tokiko Agenda 21en ekintza planean, Tokiko 2030 Agendaren Planean, Udalaren Energia Planean, Eskualdeko Energia Planean, Energia Iraunkorrerako Ekintza Planean edo Klima eta Energia Iraunkorrerako Ekintza Planean edo Euronet 50/50 proiektuan egon behar du, edo eta dagokion udalak, edo mankomunitateak onetsia izan, dekretu honetan ezarritako araubidearekin bat (proiektuetarako eta jarduketarako bakarrik).
- Diru-laguntza eskatzen duten erakundeek egunean egon beharko dute beren zerga betebeharrei eta zuzenbide publikoko eta Gizarte Segurantzako gainerako betebeharrei dagokienez, eta egoera horri eutsi behar diote, bai diru-laguntza eskatzen denea, bai hura onartu eta ordaintzen denean
IRAUNKORTASUNA ETA INGURUNE NATURALA ZAINTZEKO SAILA
INGURUMENAREN KALITATEA ZAINTZEKO ZERBITZUA
Izenperen BakQ, Ziurtagiri elektronikoa