Arabako eta Gipuzkoako foru aldundiekin koordinaturik hainbat jarduera antolatzea umeak naturan beste ume batzuekin jolastea sustatzeko eta neska-mutil bizkaitarrei oporraldietan ondo pasatzeko aukera emateko Udalekuak 2022» udako kanpainaren xedea da adingabeentzako 1268 plaza eskaintzea hiru foru aldundiek eskainitako instalazioetan.
Herritarrak
Zazpi eguneko txandaren prezioa 135 €. % 85eko hobariak diru-sarrerak bermatzeko errenta edota gutxieneko bizi-sarrera jasotzen dutenentzat, eta % 30ekoa familia ugarientzat.
2009. urtetik 2015 urteen artean jaiotakoak izatea, biak barne; Foru-dekretu hau argitaratzen denean, Bizkaiko Lurralde Historikoko edozein udalerritan erroldatuta egotea; Desgaitasuna eta/edo mendekotasuna egiaztatzea, erreserbatutako plaza horietan parte hartu nahi dutenen kasuan.
Plazak notario aurreko zozketa publiko bidez esleituko dira behin-behinean, apirilaren 28an. Dokumentazioa aurkezteko eta ordainketa egiteko epea maiatzaren 10ean amaituko da.
EUSKARA, KULTURA ETA KIROL SAILA
GIZARTE-HEZKUNTZA GARATZEKO ATALA
Izenperen Bak, Izenperen BakQ, Ziurtagiri elektronikoa