Batuz nahitaezkoa izango da PFEZren, SZren eta EEEZren (egoiliarrak ez diren zergadunen establezimendu iraunkorretarako) 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera hasten diren aldietarako. Hala arautzen du 6/2021 Foru Arauak, abenduren 13koak, zeinaren bidez onartzen baitira ekonomia suspertzeko neurriak, BATUZ sistema borondatez aplikatzea sustatzeko neurriak eta beste zerga-aldaketa batzuk.
Dena den, zergadunek 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatu ahal izango dute Batuz sistema, euren borondatez.
Prozedura honen bidez, zergadunek Batuz sistema borondatez aplikatzearen aukera jakinarazten dute 2024ko urtarrilaren 1a baino lehen Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez.
Herritarrak
Enpresak eta profesionalak
Erakunde publikoak
OGASUN ETA FINANTZA SAILA
ARRISKUAK ANALIZATZ.ETA ZER.IRUZURRAREN AURK.BORR.KOORD.ZERB
Izenperen Bak, Izenperen BakQ, Ziurtagiri elektronikoa