GIZARTE EKINTZAKO FORU DIPUTATUA
3 hilabete
Eskaera Gizarte Ekintza Sailako erregistroan sartu eta biharamunetik aurrera
Gaitzirizpena
Administrazio-isiltasunez ezestearen ondorio bakarra da, hain zuzen, interesdunei, kasuan-kasuan, administrazio-errekurtsoa edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezteko bide ematea.
Prozedura ebazten duen foru aginduak amaiera emango dio administrazio-bideari eta, haren aurka, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legean araututa dagoen aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Gizarte Ekintzako foru-diputatuari, hilabeteko (1) epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Prozedura hau ezesteko ebazpenaren aurka, edo, hala balitz, prozeduraren aurka jarritako berraztertze-errekurtsoa ezesteko ebazpenaren aurka, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarriko ahalko da Administrazio-Auzibideetarako Jurisdikzioaren aurrean bi (2) hilabeteko epean, aurkaratutako xedapena argitaratu eta hurrengo egunetik hasita edo administrazio-bideari amaiera ematen dion egintza, espresua balitz, jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Ezespen-ebazpena isiltasun administratiboz etorriko balitz, epea sei (6) hilabetekoa izango da, eta, eskatzailearentzat eta izan litezkeen gainerako interesdunentzat, berariazko araudiaren arabera presuntziozko egintza gertatu den egunaren biharamunetik hasita kontatuko da.