Arautzea Bizkaiko Lurralde Historikoan ekoizpenaren arloan hobekuntza programak sustatu eta garatzen dituzten arraza garbien abeltzainen elkarteei eta abeltzainen elkarte sektorialei diru-laguntzak nola eman. Programa horiek landa komunitateak mantendu eta finkatzera eta komunitateon bizi-kalitatea hobetzera zuzenduta daude.
Herritarrak
Profesionalak
DIRUZ LAGUN DAITEZKEEN JARDUKETAK
- Abeltzaintzaren arloko lehiaketak antolatzea.
- Liburu genealogikoak sortu edo mantentzea.
- Funtzionamenduko jarduerak
- Sustapeneko jarduerak
- Mintegiak eta prestakuntza ikastaroak
Gastuak diruz laguntzeko gastutzat joko dira, baldin eta zalantzarik gabe erantzuten badiote diruz laguntzen den jardueraren izaerari, guztiz beharrezkoak badira eta 2019ko abenduaren 31 baino lehen egiten badira.
Diru-laguntza jaso dezaketen gastuen eskuratze-kostua ezin da inola ere izan merkatuko balioa baino handiagoa.
(85/2019 Foru Dekretuaren 4. artikulua)
REGIMEN DE CONCESIÓN Libre Concurrencia
EMAKIDA ARAUBIDEA: Lehia askea
2019ko ekitaldirako, bostehun eta hirurogeita bat mila (561.000) euroko aurrekontuko esleipena ezarri da
- Arraza garbien elkarteak
- Abeltzainen elkarte profesionalak eta enpresarialak
IRAUNKORTASUNA ETA INGURUNE NATURALA ZAINTZEKO SAILA
ABELTZAINTZA ZERBITZUA
Izenperen BakQ, Ziurtagiri elektronikoa