Norgehiagoka araubidearen bidez emateko oinarriak eta deialdia arautzea. Hona hemen beka hori: prestakuntza, esperimentazio eta analisietarako beka bat, Abeltzaintza Zerbitzuko Abere Osasuneko Derioko Laborategian.
Herritarrak
Profesionalak
Bekak eskabidean egiaztatutako merezimenduetan oinarrituta adjudikatuko dira. Batzordeak merezimendu hauek baloratuko ditu: espediente akademikoa, curriculuma (bekaren gaiei buruzko lanak, prestakuntza eta esperientzia, ikerketa-lanak, nekazaritza eta
elikagaigintza edo lehen sektoreko laborategietako egonaldiak, laborategietako analisietako esperientzia, eta abar), hizkuntzak, eta, hala badagokio, elkarrizketa pertsonala.
Balorazio Batzordeak ez ditu kontuan hartuko eskabidearekin batera aurkeztu ez diren eta frogatu ez diren merezimenduak.
Zuzkidura ekonomikoa eta ordainketa:
Prestakuntzako beka bakoitza 9.600,00 eurokoa izango da, 800,00 euro hilean, hain zuzen ere.
Ordainketa hilean behin egingo da.
1. Euskadiko Autonomia Erkidegoan erroldatutako pertsonak izan daitezke foru dekretu honen bidez deitutako bekaren onuradun, baldin eta eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean titulazio hauetako baten jabe badira: BFAren Foru Dekretuaren 2. artikuluak ezartzen direnak.
2. Beken deialdi hau argitaratu baino lehenagoko berehalako hiru urteko epearen barruan lortua eduki behar dute eskatzaileek titulazioa.
Deialdiari dagozkion ikasketak 2015ean edo geroago amaituak izan behar dira.
3. Eskatzaileren batek titulazio batzuk badauzka, eskaeran honela aipatu beharko ditu bekak: lehenengo, beka nagusia, eta, gero, gainerako bekak, lehentasun-hurrenkeraren arabera.
4. Era honetako beka bat jaso duenak ezin izango du berriro halakorik eskatu hurrengo 2 urteko epearen barruan.
IRAUNKORTASUNA ETA INGURUNE NATURALA ZAINTZEKO SAILA
ABELTZAINTZA ZERBITZUA
Izenperen BakQ, Ziurtagiri elektronikoa
Beka norgehiagoka araubidean emango da.