Desgaitasuna duten pertsonei laguntza eskaini eta pertsona horiek osatutako kolektiboa gizarteratzeko dirulaguntzak 2025 urtean.
Irabazi-asmorik gabeko erakundeak
Gizarte-intereseko erakundeak
Ezintasunen bat duten pertsonei laguntzeko ekintzak egiteko diru-laguntzak. Hauek dira diru-laguntza jaso dezaketen ekintzak: Elkartegintza, Aisia eta astialdiko, Sentsibilizazio eta zabalkunde, Esku hartzeko eta laguntza espezializatua emateko eta Kultur sustapeneko
Bizkaiko Lurralde Historikoa jarduera-eremu duten IRABAZTEKO ASMORIK GABEKO ERAKUNDE PRIBATUAK izan daitezke diru-laguntza hauen onuradun, baldin eta diru-laguntza behar bezala eskatzen badute eta honako baldintza hauek betetzen badituzte:
a) Legearen arabera eratuak izatea eta euren jarduerari dagokion araudian ezarritako baldintzak betetzea.
b) Helburu gisa aurreikustea estatutuetan, deialdi hau zuzentzen den pertsona-taldea artatzea.
c) Bizkaiko Lurralde Historikoko gizarte zerbitzuen foru erregistroan izena emanda egotea, eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen, Bizkaiko Foru Aldundiaren martxoaren 26ko 66/2002 Foru Dekretuaren arabera (2002ko apirilaren 26ko BAOn, 79 zk., argitaratua).
d) Irabazteko asmorik ez izatea.
e) Helburuak beteko direla bermatzeko egitura eta ahalmen nahikoak edukitzea.
f) Hitza eman behar dute herri erakunde eskudunekin lankidetzan jardungo dutela, baliabideak erregularizatzen eta zerbitzu-eskaria asetzen, baina euren zerbitzuen berezitasunei eutsita betiere.
g) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea, Foru Administrazioak ematen dituen diru-laguntzen araubide juridiko orokorra arautzen duen maiatzaren 31ko 5/2005 Foru Arauan ezartzen denaren arabera. Betebeharrok egunean izan behar dira eskabidea aurkezten denean, dirulaguntza ematean denean, betebeharra aitortzen denean eta dirulaguntza ordaintzen denean.
Baldin eta eskabidea aurkezten denean, diru-laguntza ematen denean, ordaindu beharra aitortzen denean edo diru-laguntza ordaintzen denean diru-laguntza eskatu duen erakundeak ez baditu betetzen goian adierazitako eginbeharrak, 10 egun balioduneko epea emango zaio agiri bidez frogatu dezan eginbehar horiek betetzen dituela. Halaber, ohartaraziko zaio hori egin ezik ezetsi egingo zaiola eskabidea edo baliogabetu egingo dela dagoeneko eman bazaio.
h) Foru dekretu honetan eta maiatzaren 31eko 5/2005 Foru Arauan ezarritako beste edozein baldintza.
Arazo teknikoak direla eta, justifikazioa ezin izango da urtarrilaren 19ra arte aurkeztu.
GIZARTE EKINTZA SAILA
LAGUNTZAK KUDEATZEKO ETA HIRUGARREN SEKTOR.SUSTATZEKO ATALA
Izenperen BakQ, Ziurtagiri profesionala hodeian, Ziurtagiri elektronikoa
Web orrirako esteka:
Webgunea
Lotutako prozedurak
Desgaitasuna duten pertsonentzako dirulaguntzak 2025 - Kulturaren sustapena programa
Desgaitasuna duten pertsonentzako dirulaguntzak 2025 - Sentsibilizazio eta zabalkunde programa
Desgaitasuna duten pertsonentzako dirulaguntzak 2025 - Esku-hartze eta laguntza espezializatua programa
Desgaitasuna duten pertsonentzako dirulaguntzak 2025 - Aisia eta Astialdia programa