GIZARTE EKINTZAKO FORU DIPUTATUA
6 hilabete
Gaitzirizpena
Epe horren barruan interesdunei beren beregiko ebazpena jakinarazi ezik, eskabideari gaitz iritzi zaiola ulertuko da
Gizarte Ekintzako Foru Diputatuaren ebazpenek administrazio bidea agortzen dute.
Prozedura ebazten duen foru aginduak administrazio bidea agortuko du; haren aurka nahibadako berraztertzeko errekurtsoa, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean araupetutakoa, aurkeztu ahal izango zaio Gizarte Ekintzako foru diputatuari ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hilabete pasatu baino lehen.
Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko Legearen 125. artikuluan xedatutako balizkoetan baino ez.
Prozedura hau ebazten duen foru aginduaren aurka, zuzenean, edo haren aurka aurkeztutako berraztertzeko errekurtsoa ebazten duen foru aginduaren aurka Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Administrazioarekiko auzien jurisdikzioan, eta horretarako bi (2) hileko epea egongo da prozedura ebazten duen foru agindua edo honen aurka aurkeztutako berraztertzeko errekurtsoa ebazten duen foru agindua jakinarazten den egunaren biharamunetik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa araupetu duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoarekin bat etorriz